
Dislexiaren inguruan sakonduz
Lehen Hezkuntzako lankideak Dislegiko adituekin elkartu dira berriz ere ostegun honetan dislexiari buruzko lanketan sakontzen.
ZER DA DISLEXIA
Dislexia irakurketarekin eta idazketarekin lotutako hizkuntza-trebetasunei eragiten dien nahasmendua da, batez ere diskriminazio fonologikoari, epe laburreko memoriari, deskodetzeari, sekuentziazio fonologikoari eta letren ezaugarrien pertzepzioari.
Jatorri neurobiologikoa du (Shaywitz, 2003).
Dislexia kultura guztietan eta gaitasun eta baldintza sozioekonomiko guztietan dago. Herentziazko eta bizitza osorako garapen neurologikoaren baldintza bat da.
Funtsean, irakurketa automatizatzeko zailtasun esanguratsu eta iraunkor gisa agertzen da, ortografiarekin eta kalkulu aritmetikoarekin ere loturak ditu eta baita testu baten mezua ulertzeko eta bere ezagutzak ahoz adierazteko zailtasunekin.
ZER EZ DA DISLEXIA
Ez da adimen edo zentzumen desgaitasuna.
Ez da motibazio edo arreta falta.
Ez da heldutasun eza.
Ez da arazo emozional baten ondorioa.
Ez da heldutasunarekin gainditzen den atzerapena.