Skip to main content

Erasmus+

Eleaniztasuna eta kulturartekotasuna lantzen urte askotan pilatutako esperientzia baliatuz (hortxe da, horren isla, Litherland High Schoolekin 20 urtez! izan dugun Elkartrukea programa), eta helburu eta asmo horiei segida eman nahian, ikasturte honetan Erasmus+ programan parte hartzea erabaki du Elgoibar Ikastolak.

Honenbestez, 2022-23 Ikasturtean Elgoibar Ikastolak Erasmus+ izeneko Europa mailako proiektuan hartuko du parte.  Hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola bultzatzeko Europar Batasuneko Erasmus + programak, aurten, hiru herrialdetako beste hainbeste ikastetxe bilduko ditu:

  • Elgoibar Ikastola (Euskal Herria)
  • Lycee des metiers du batiment petit manoir (Martinika)
  • Istambul anadolu lisesi (Turkia)