Iritsi da azkenean Erdiko Aretoa berriro ere ikaslez betetzeko eguna! Gaur ospatu dugu euskararen egun erraldoia, maila eta ikasle guztiengana iritsi diren hainbat ekitaldiren bitartez.


Argitxori agurra
Erdiko aretoan bildurik, ikastola guztiak eman dio agurra Argitxori. Gure iratxoari ongi etorria emateko etapa bakoitzeko ikasleen emanaldi desberdinak izan ditugu: HH5 eta LH6ko ikasleek "aldapeko sagarraren" abestia errezitatu dute. Ondoren, LH 4ko ikasleek "Euskara eta Euskal Herri" abestia perkusioz lagundurik. Azkenik, Argitxori harrera eman baino lehen DBHko euskara arduradunek antolatutako ikuskizunaz gozatu dugu.Jolaserako garaiaIkastolako eremu desberdinetan, gela barruetan barne, jolaserako tartea izan da goiz partean. Gaurkoan mugimendua izan da nagusi!
Jolasean!
Jolasteko aukera paregabea izan dute gaur ikasleek. Ikastolako espazio desberdinetan bezalaxe gela barruan, mugimendua izan da gaur nagusi!

Txokolatada
Eta egunari amaiera emateko, urteroko txokolatada izan dugu beste behin. Atsedena hartzeko tarte gozoaz disfrutatu dute gure ikaslee, HH eta LHko ikasleek.