Hainbat ekitaldi desberdin prestatu ditugu ikastolan euskararen egunaren bueltan. Abenduak 1ean, Eulali Moreno ipuin kontalariak LHko haurrengana iritsi zen bere magiarekin. Arratsaldean, berriz, Iraia Iparragirre errealeko jokalaria izan genuen handitxoenen gozagarri.
Saio motibazionala
Euskararen egunaren bueltan, antolatu ditugun hainbat saioen artean Iraia Iparragirre errealeko jokalariaren bisita izan genuen. Puntako kirolaria, euskalduna, emakumea, haibat eta hainbat dira Iraia erreferente bikaina bihurtzen duten arrazoiak. Diego Alvarez de Arcaya kazetariak eta ikastolako ikasle ohiak elkarrizketatu zuen, galderarik interesgarrienak txikienen esku etorri baziren ere...

Ipuin kontaketa saioa
Eulali Moreno elgoibartar ipuin kontalaria ostegun goizean izan genuen LHko txikienen artean, bere ikuskizuna, magia eta misterio guztia haurren artean zabaltzera. Irudimena pizteko une goxoak eta atseginak bizi genituen bertan.