
Hi Gazte!
Euskarazko ikus-entzunezko edukien sorkuntza, hedapena eta kontsumoa sustatzea helburu duen dinamika da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara departamentuak sustatua. Ikastolako DBH 3 eta 4. mailako ikasleek parte-hartu dute dinamika honetan. Hasteko Eibarko Koliseo antzokira joan ginen motibazio saio batean parte-hartzera eta ondoren, ikasleek eurek sortu dituzte ikus-entzunezko edukiak. DBH 3ko bideoak finalerako hautatuak izan direnez, finala urtarrilak 25ean izango da Tabakaleran.