Skip to main content

Ikastola Martinikan

Erasmus+ programaren barruan hiru lurraldetako ikasleak batu dira Martinika uhartean ziberbullingaren inguruko lanketa bateratua eta kulturanitza garatu asmoz. Bertan dira Turkiako, Euskal Herriko eta Martinika bertako ikasle ordezkariak, programak iraun bitartean hiru lurraldeetatik igaroko delarik.

Hauxe da Euskal Herritik 7000 km-tara burutzen ari diren egun hauetako lanaren eta bizipenen kronika.

Paris

Erasmus + ekipoa Parisen

Martinikara bidean, Elgoibartik abenduaren 3an irten zen ikastolako Erasmus+eko taldearen irudiak Parisen. Frantziako tren kontrolatzaileen grebaren ondorioz Biarritzetik irtendako hegaldian iritsi ziren Parisa, bertatik Martinikara igarotzeko.

/berriak/2022-12-06-erasmus-ekipoa-parisen

 

Martinika, 1. eguna

Gure espedizioa Karibeetako uhartean, gugandik 7000 km-tara. Arhane, June, Maria eta Mikel toki berria ezagutzen eta bertako ikasleekin eta Turkiako ikastetxetik etorritakoekin lehen hartuemanak eraikitzen.

https://elgoibarikastola.eus/eu/berriak/2022-12-06-erasmus-ekipoa-martinika-1-eguna

Martinika_1_1
Martinika_2_0

2. eguna

Bigarren egunean ikasle guztiak bildu ziren ziberbullingan inguruan burura etortzen zitzaien ideiak marrazteko, gero egingo duten lanketa prestatuz. Marrazki horiek taldeka egin dituzte, eta hainbat hizkuntza desberdin entzun izan dira bakoitzean.

Ondoren, Ekomuseum-era abiatu dira, ondoko jatetxe batean bazkaldu eta arratsaldean hondartzara joateko tartea ere izan zuten.

https://elgoibarikastola.eus/eu/berriak/2022-12-08-erasmus-ekipoa-martinika-2-eguna

3. eguna

Goiza bertako ikastetxean igaro ondoren, bullying-aren inguruko lanketa eginaz hiru herrialdeetako ikasleek, familiekin igaro dute arratsaldea. June eta Maria beleroan ibiltzera joan diren bezala, Mikel eta Arhane, berriz, barku txikiagoan hondartzatik hurbilago izan dira. Irudian ikusten denez, kokoa ere eman diete probatzeko.

Belerotik ilunabar argazki eder batzuk iritsi zitzaizkigun bertatik.

https://elgoibarikastola.eus/eu/berriak/2022-12-08-erasmus-ekipoa-martinika-3-eguna

Martinika_3_0
Martinika_4_2

4. eguna

Hiru herrialdetako kideek kayak egiteko aukera izan zuten Karibeetako uretan. Ondoren, Balata jardinak ikusteko aukeraz gozatu zuten, baita bertako janaria dastatzeko ere inguruko jatetxe batean. Eguneko txangoak amaitzeko, Saint Pierrera abiatu eta bertako sumendiak 1902 urtean eragindako hondamendiaren inguruko museoa bisitatzeko aukera izan zuten. 

https://elgoibarikastola.eus/eu/berriak/2022-12-09-erasmus-martinikan-4-eguna

Martinika, azken eguna

Martinika, azken eguna: Goiza eskolan pasa dute ikasleek, bulliyngan inguruan izandako ideiak partekatuz eta logoak sortuz taldeka. Ondoren, ikasle eta irakasle desberdinei diplomak banatzeko tartea ere izan dute, irudian azaltzen den bezala.

/berriak/2022-12-10-azken-eguna-martinikan

Martinika_A_2