
Adin desberdinetako ikasleak bat eginik
Irakurlagun proiektuarekin LH 1eko eta DBH 3ko gure ikasleak irakurketan eta lankidetzan motibatzen jarraitzen dugu. Ikasle helduenek txikiagoak direnekin elkartzen dira, noiz irakurtzeko, noiz bestelako lanetan laguntzeko, noiz tutoretza saio desberdinetan aritzeko. Ez pentsa, baina, norabide bakarreko egitasmoa denik. Batzuetan txikienek hartzen dute protagonismoa nagusienen aurrean. Azken astean, ordenagailuaren erabileran trebatzeko zenbait ekintza burutu dituzte elkarrekin.