Skip to main content

Kirola eta osasuna

Eskola kirola

Eskola Kirolaren helburua gure haurrak aktiboak izatea eta kirol kulturan heztea da, beraien talentua garatzeko, gaitasunak hobetzeko eta gauza berriak ikasteko aukera eskaintzea, alde batera utzita beren kirol maila, maila sozio-ekonomikoa, dibertsitate funtzionala edo sexua.

Jolasorduak mugimenduan

Jolas orduetako denborari etekina ateratzeko, gogoeta egin, ikasleei entzun eta espazioak modu egokian antolatu behar ditugula ikusi dugu. Gaur egun daukagun egoerak asetzen ez gaituenez eta jolas orduari etekina ateratzeko baliabideak bilatzea gure erantzukizuna denez, proiektu berri honi ekin diogu.