Skip to main content

Mintza On: izen emateak oraindik zabalik

Mintza on

MINTZA ON: Etxetik eta online euskara praktikatzeko egitasmoa.

Mezu honen bidez adierazi nahi dizuegu zuen seme-alabek laster martxan jarriko den egitasmo berri batean parte hartzeko aukera izango dutela. Gabon ostean bideratu genuen deialdia eta urtarrilean hastekoak ginen; hala ere, jende gehiagok izena emateko aukera izan dezan, izena emateko epea luzatu dugu otsailaren 1era arte.

Euskara erabiltzeko aukera "gutxi" duten ikasleentzat edo euskara praktikatzeko aukera gehiago behar dutenentzat zuzendutako egitasmoa da.

LHko 3., 4., 5. eta 6. mailan dauden ikasleentzat Euskarazko mintzapraktika saioak eskainiko ditugu online: Mintza ON!

SAIOEN HELBURUA: Ondo pasatuz eta jolastuz euskara praktikatzea.

  • Nola? Talde txikietan, online, etxetik eta hezitzaile baten laguntzaz.
  • 45 minutuko saioak astean behin.
  • 14 saio:
    • Otsailean hasi eta Aste Santua baino lehen 6 saio izango dira.
    • Aste Santu ostetik udako oporrak bitarte beste 8 saio.
  • Ikasleen ordutegietara egokituko dira saioak. Aukera desberdinak izango dira:
    • Astelehenetik ostegunera (13:00-13:45 / 13:15-14:00 / 18:45-19:30 / 19:45-20:30). Aukeratzen den egunetan parte hartzaileak etxean egoteko aukera duela kontuan izan behar da.

Elgoibarko Udalak finantziatutako egitasmoa da eta Ebetek dinamizatua. Parte-hartzaile bakoitzak 12 euroko matrikula ordainduko du. Ez da beste ezer ordaindu behar.

Zalantza edo galderarik izanez gero idatzi: mintzaon@ebete.eus helbidera edo deitu Udaleko Euskara Sailera 943744366

 

IZENA EMATEKO bete GALDETEGIA  .

izena emateko azken eguna : OTSAILAK 1.