Skip to main content

Mintza_On

MINTZA ON Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleei zuzendutako egitasmoa da. Ebete Aholkularitza Zerbitzuak pandemia egoeran sortu zuen egitasmoari jarraipena emateko asmoarekin datorkigu orain Mintza ON egitasmoa. Helburu ikasleei euskaraz hitz egiteko aukera gehiago ematea da. Beraz, hizkuntza arrakala txikitzen laguntzeko egitasmotik abiatu zenak jarraipena izango du egitasmo berri honetan.

ZER da: online bidezko mintzapraktika programa

HELBURUA: ikasleei euskaraz hitz egiteko aukera gehiago ematea 

NORENTZAT: LH 3 - LH 6 bitarteko ikasleentzat guztientzat zabalik

 

Euskara erabiltzeko aukera "gutxi" duten ikasleentzat edo euskara praktikatzeko aukera gehiago behar dituztenentzat zuzendutako egitasmoa da.

Ondo pasatuz eta jolastuz euskara praktikatzea.

  • Nola? Talde txikietan, online bidez, etxetik eta hezitzaile baten laguntzaz.
  • 45 minutuko saioak eta astean behin.
  • 16 saio:
    • Urtarriletik hasi eta aste santu baino lehen 8 saio izango dira.
    • Aste santu ostetik udako oporrak baino lehen beste 8 saio.
  • Ikasleen ordutegi aukeretara egokituko dira saioak. Aukera desberdinak izango dira:
    • Astelehenetik ostegunera (13:00-13:45 / 13:15-14:00 / 18:45-19:30 / 19:45-20:30). Aukeratzen den egunetan parte hartzaileak etxean egoteko aukera izango dutela kontuan izan.
  • Elgoibarko Udalak lagundutako egitasmoa da eta guztira 12 euro ordaindu beharko ditu gehienez.
  •  

Izen emateko bete GALDETEGIA  IZEN EMATEKO AZKEN EGUNA URTARRILAK 18.

 

Informazio gehiago: Mintza On

 

Azalpen bideoa: https://drive.google.com/file/d/1RJdQ7nuodyStGnSfzoQvTb5JlwD-QbnP/view?usp=sharing