Emakume eta gizonen Berdintasunerako formakuntza saioak

 

EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO IKASTAROAK

 

Berdintasun planaren baitan, asteotan emakume eta gizonen berdintasunerako Ikastaroak jasotzen ari dira Elgoibar Ikastolako langile guztiak.

Batetik, Coaching teknikak emakumeen lidergoa sustatzeko izeneko formakuntza saioa, non liderraren ahalmen eta trebetasunez gain, komunikazio eragingorraren gakoak eta emozioen kudeaketa bezalako gaiak lantzen diren Eider Perezen eskutik.

  

Bestalde, gizonek ere Maskulinotasunak izeneko formakuntza saioak jasotzen dituzte, non emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdinkerien egungo egoeraren analisitik abiatuz, maskulinotasunaren eraikuntzak, erronkak eta aldaketak eta erresistentziak ikusten diren maskulinitateak deseraikitzeko aukera emanez.  

Saioak telematikoki burutzen ari diren arren saioen dinamikotasuna bermatua dago hausnarketa bermatzeko.