Ikastolen 2013-2014 ikasturtearen hasierako ekitaldia

Larunbat honetan,  Andoainen, Bastero kulturunean, Ikastolen 2013-2014 ikasturtearen  hasierako ekitaldia egin zuten, eta bertan zortzi ikastola omendu zituzten, horien artean Elgoibar Ikastola. Ikastolek urteetan egindako lana nabarmendu eta eskertzeaz gain, 50 urte hauetan gure hizkuntza, hezkuntza, kultura eta izana bermatzea nabarmendu zuten.
Omendutako ikastolak honako hauek izan ziren: Elgoibar ikastola (Elgoibar); Aita Larramendi ikastola (Andoain); Asti Leku ikastola (Portugalete); Orereta ikastola (Errenteria); Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia); Resurrección Maria Azkue ikastola (Lekeitio); San Benito ikastola (Lazkao) eta Santo Tomas Lizeoa (Donostia).

Elgoibar Ikastolaren izenean, Amagoia Ruiz de Gauna lehendakari ordea, Jesus Mari Astigarraga Danobat Group eta Jesus Bilbao lehendakari izandakoa igo ziren oholtzara.

Etiketak: