LOMCeren aurkako manifestazioa

 

Espainiako Gobernuaren LOMCE hezkuntza erreforma egitasmoari EZ esateko eta hezkuntza propioa aldarrikatzeko Euskal Herriko Ikastolek, hezkuntza alorreko beste hainbat eragilerekin batera, manifestaziora deitu du urriaren 12rako. Bilbon egingo da manifestazioa, arratsaldeko 17:30etan, Jesusen Bihotza plazatik abiatuta.

Manifestazio alai eta koloretsua egin nahi da, eta ikasle, guraso, irakaskuntzako langile eta herritar guztiak deituak daude Bilboko kaleak betetzera.

Hauek dira manifestaziora dei egin duten eragileak: Ikastolen Elkartea, Hik-Hasi, EHIGE, BIHE, NIZE, Sarean, UEU, ELA, LAB, EILAS, Sortzen-Ikasbatuaz eta Ikasle Abertzaleak. Deitzaileak hainbat eragilerekin bilerak egiten ari dira, haien atxikipenak biltzeko. Dagoeneko bildu dira hainbat.

EHIk ikastola guztiak animatu nahi ditu urriaren 12an Bilboko kaleak betetzera. Horretarako, bakoitzak dituen bideetatik mezu hau helarazi eta ikastola bakoitzeko komunitate zabalarengana jotzea eskatzen zaie.

 

Etiketak: