Skip to main content

EUSKARAREN EGUNA 2024

Irudia

Atzo EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen eta egia esan gauza askotarako eman zuen! Gure ikasle guztiek Erdiko Aretoan bildu aurretik, DBHko ikasleek ipuin kontaketak eta antzerkiak eskaini zizkieten gainontzeko ikasleei. 

Horren ondoren, Elgoibar Ikastolako profesional eta ikasle guztiek Amaia Unamunok erreibindikazioz eta euskararekiko maitasunaz jositako pregoia entzun genuen. 

Pregoiaren ondorengo musika eta dantzek bat-bateko festa txiki bat eragin zuten Erdiko Aretoan eta ondoren DBH3 eta DBH4ko ikasleek antolatuko jolasetan ibili ginen. Eguna biribiltzeko, HH eta LHko ikasleek gure sukaldariek prestatutako txokolatada goxo-goxo bat izan zuten eta DBHkoek, aldiz, euskal zinemaz gozatu zuten Herriko Antzokian. 

A zer-nolako eguna! Gora euskara!

 

 

Irudia
xx

 

Irudia
xx

 

Irudia
xx

 

Irudia
xx

 

Irudia
xx

 

Irudia
xx

 

 

Azken albisteak

Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.
Irudia
Aurten ere, DBH 2. mailako ikasleok ikasturteko abentura handienetako bati aurre egin diogu: elkartruke bidaia. Gelako ateak eta ohiko errutina atzean utzita, esperientzia bikain honetan murgildu gara, motxilak urduritasunez, ilusioz eta ekintzez beteta.
Irudia
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Gipuzkoako Elikagaien Bankuak antolatutako elikagai bilketa kanpainan parte hartu dute. Kanpaina honen helburua uda aurretik biltegiak hornitzea da, behar gehien duten familiei laguntzen jarraitzeko.