Skip to main content

MENDI IRTEERA: ZUMAIA-ZARAUTZ

Irudia

MENDI IRTEERA: ZUMAIA-ZARAUTZ

Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz

Oraingoan kosta  aldera  joango gara.  Goizeko 9:20ko trena hartu eta Zumaiara joango gara.  Handik ekingo diogu gure ibilbideari. Santiago hondartza ondotik Getari-Zarautz aldera joko dugu.  Eguneko aldaparik handienak hasieran izango ditugu. Ibilibide guzia mahasti artean burutuko dugu, Kantauri itxasoa pare parean dugularik.

Igande goiz pasa eder bat egiteko ibilbide lasaia.  Ibilbidea luzetxoa izan arren ez da zaila. Lasai lasai edozeinek egiteko modukoa.

Informazio gehiago  Zumaia Zarautz
Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.

Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake.
Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Azken albisteak

Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.