Skip to main content

Otsailak 11

otsailak 11

Otsailak 11, emakume zientzialariaren nazioarteko eguna

 

Hainbat ekintza desberdin burutuz ospatu zuten atzokoan otsailak 11, emakume zientzialariaren nazioarteko eguna, ikastolan.

Besteak beste, DBH4. mailan mahai-ingurua izan zuten emakume zientzialariekin. Ekitaldia Arrasateko Garaia Parke Teknologikotik zuzenean emititu zuten, eta gure ikasleek online jarraitu ahal izan zuten.

DBH 3. mailan ere, Emakume zientzialarien inguruko saioa burutu zuten Musika gelan, eta oro har maila guztietan gogoratu da zientzia eta genero-berdintasuna ezinbestekoak direla nazioartean adostutako garapen-helburuak lortzeko, Garapen Iraunkorrerako 2030eko agenda barne.