Skip to main content

Santa Zezilia eguna

Gaurko egunean ospatuko dugu Santa Zezilia eguna. Azken urtean hasitako martxari jarraituz, HH5etik LH6rako haurrek Maalako parkean emanaldi bat egingo dute.

Bertan, talde ezberdinetan banaturik hainbat abesti eta dantza egingo dira. 

Hona hemen gutxi gorabeherako ordutegia:

            10:00ak inguruan

  • HH5-LH6: “Aldapeko sagarra”ren abestia + “Bizitza kantu bat da” abestia dantzatu.
  • LH1: “Kask-kask” Kantu koloreren abestia abestu eta dantzatu.
  • LH2: “Gure gorputza da” Kantu koloreren abestia abestu eta dantzatu.
  • LH1-2: “Gora gure Ikastola” abestia abestu.

 

11:00ak inguruan

  • LH3: batukada
  • LH4: edalontziekin “Euskara da Euskal Herri” abestia.
  • LH5: Material desberdinak erabiliz abesti baten perkusioa egin. 
  • LH3-4-5: “Tinko” abestia dantzatu.