Bihar, otsailak 4, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu ikastolan. Ekitaldia arratsaldeko 16:00etan izango da erdiko aretoan. Ikasleek, kolore ilunez jantzita, koloredun zapia eta makila ekarri behar dituzte. Ateak 15:50ean irekiko dira gurasoentzat.
ANATEUSKek eskainitako saio batean parte hartzeko aukera izan zuten ikastolako LH3ko ikasleek pasa den astean. Saio teorikoa jaso ondoren, Las txakurrarekin batera praktikaldi polita igaro zuten. Animalia baten zaintzak suposatzen duen arduraz ondo jabetzeko aukera paregabea izan zen.
Lehen bideo atal honetan, "Pausoz Pauso" egitasmoaren baitan Elgoibar ikastolako hezkuntza egitasmoa azaltzen du bideoak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 3. maila bitartean.
Pasa den asteartean Porrotx izan genuen gure artean. DBH 2. mailako ikastalde batek egindako elkarrizketari erantzunez etorri zitzaigun, eta Haur Hezkuntzako haurrekin egoteko aukera ez zuen galdu. Eskerrik asko, Porrotx!
Igandean Urnobitzara mendi irteera izan genuen. Oraingoan bai. Oraingoan eguraldia portatu zen eta espero genuen igande goiz pasa ederra burutu genuen. 47 haur eta beste horrenbeste nagusi Madarixatik Urnobitza tontorrera abiatu ginen. Behin gaina lortuta, Urnobitza gainetik Lizundia aldera jo genuen, Arriagara jeisteko. Eguraldiak lagun, bista eta paraje ederrez gozatzeko aukera paregabea izan genuen.
Como cada año, os presentamos la postal navideña realizada por los alumnos. Este año la autora de la postal es Maddalen Oñederra, de 4 de ESO. Con ella Elgoibar Ikastola os desea felices fiestas y feliz año nuevo. Zorionak!
El nuevo parque de la Ikastola abre sus puertas a la comunidad a partir del 17 de diciembre, de 16:30 a 17:45 horas. Durante este periodo la responsabilidad del cuidado de l@s niñ@s y de dichos espacios recaerá en las familias, de manera que tod@s deberemos colaborar en el uso correcto de los espacios y garantizar el bienestar de l@s niño@s. Las entradas y salidas de HH 4 se harán desde este espacio a partir del 17 de diciembre.
Elgoibar Ikastolako ikasleek eta irakasleek bat egin nahi izan dute minbiziari aurre egiteko egitasmoarekin, Euskararen Nazioarteko Egunean, "Lau Teilatu" abestia Itoiz taldearen jatorrizko bertsioarekin batera abestuz.