garrantzitsua

AUBIXA 2

Lehenengo txandako ikasleak jaitsi dira eta ekainaren 24ean bigarren txandakoak igo dira. Hauek ere primeran dabiltza! Argazkiak ikusgai

Asamblea General Ordinaria

El jueves 5 de noviembre, a las 18:00 horas en primera convocatoria y a las 18:30 horas en segunda, se celebrará la Asamblea General Ordinaria anual de la Cooperativa P.M. Urruzuno. La reunión se llevará a cabo telemáticamente.

MUSEO AZOKA

Maiatzaren 21ean LH2. mailako ikasleek "birziklapena" proiektuarekin lotuta, museo-azoka bat antolatu zuten. Hainbat oroigarri jarri zituzten salgai. Helburua lortutako dirua "Super H" elkarteari ematea izan da.

AGURRA

Elgoibar Ikastola osatzen dugun guztiok, 2018-19 ikasturteko DBH 4ko ikasleei etorkizun onena opa dizuegu. Zoriontsuak izan eta jakin gure ateak beti zabalik izango dituzuela. Mila esker eta ikusi arte!

OHIKO BATZAR NAGUSIA

Azaroaren 5ean, osteguna, 18:00etan lehen deialdian eta 18:30ean bigarrenean, P.M. Urruzuno Kooperatibaren urteko Ohiko Batzar Nagusia ospatuko da. Bilera TELEMATIKOKI gauzatuko da. 

ANATEUSK

LH2ko ikasleek, Anateuskeko Eneko Kortaberriaren eskutik teoria ikastaroa izan dute. Haur eta txakurren arteko harremana eta zaintzaz ikasteko aukera izan dute. Datorren urtean praktika saioa egiteko desiatzen daude! 

OIN ALAI BEREZIA

Oin Alairen 9. urteurrena ospatzeko, Oin Alai BEREZIA izan dugu. Kalegoen Plazatik Ikastolara Atxutxiamaikakoen eta musikaren laguntzaz etorri gara. Gaur banatuko dira hurrengo ikasturterako izen-emate orriak. Animatu parte hartzera!!!

KERIK GABEKO GAZTEAK

DBH 1. mailakoek ikasturte honetan Osakidetzak antolatutako "Kerik gabeko gazteak" programan parte hartu dute. Horretarako tutoretzan tabakoaren kontsumoaren prebentzioko gai desberdinak landu dituzte. 

IKASTOLA EGUNA

Ikastolaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu joan den larunbatean, ekainaren 1ean, ospatu zen Ikastola Eguna antolatzen lagundu zuten guztiei: babesleei, gurasoei, ikasleei eta baita irakasleei ere. Argazkiak ikusgai.

BOULDER TXAPELKETA

DBH 3. mailako ikaslea den Julen Zubizarretak, Tolosako Usabal kiroldegian ospatu den eskolarteko boulder txapelketan, kadeteen kategorian hirugarren postua lortu du. ZORIONAK!

Orriak

RSS - garrantzitsua-era harpidetu