LH2koek, “birziklapena” gaiarekin lotuta, konposta nola egiten den ikasi dute. Ikastolan, konposta egiteko gunea dugu eta lortutako ongarria, zuhaitz eta lorategietan botatzeko erabiltzen da.
DBH3ko ikasleak jubilatuen etxera joan dira, jubilatuek mugikorrekin dituzten zalantzak argitzen laguntzeko. Ikasleak bikoteka jubilatu banarekin egon dira, eta beste ikasle batzuek kazetari lanak egin dituzte.
Ekainaren 1ean, larunbata, Ikastolaren Eguna ospatuko dugu. Antolatzaileek izugarrizko egitaraua prestatu dute: Kalegoen plazatik kalejira, jolasak, tailerrak, tonbola, bazkaria, sari banaketak, dantza lehiaketa...
Teknologia arloan trasmisioak landu dituztenez, DBH2ko ikasleak Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan egon dira bisitan, trasmisio mota desberdinak bertatik bertara ikusteko eta industrian hauen garrantzia zein handia den ikusteko.
Una vez recogidas las sugerencias hechas por las familias, el alumnado y los trabajadores, os presentamos 3 opciones para conocer vuestra opinión y así completar el calendario escolar del próximo curso 2019-2020.
Familien, ikasleen eta langileen ekarpenak jaso ondoren, 3 proposamen aurkezten dizkizuegu zuen iritzia jakin eta 2019-2020ko eskola egutegia osatu ahal izateko. Bozkatzeko azken eguna maiatzak 28.
Maiatzaren 15ean ospatu zen Busturian Euskal Confint-a. Ikastolako laur ordezkari (Markel Larrañaga, Maite Gurrutxaga, Nahia Urbiola eta Ainhoa Stockert) Madariaga Dorretxera joan ziren. Informazio gehiago Agenda 21eko blog-ean.
Maiatzaren 25erako III. Raid Familiarra antolatu du Morkaikok. Ekintza Deban ospatuko da. 10:30ean hitzaldi teknikoa egongo da eta 11:00etan emango zaio hasiera. Informazio gehiago eta izen-ematea: debabarrenaraid.wordpress.com
El sorteo del día de la Ikastola se celebrará el 6 de noviembre. Debido al COVID-19 tuvimos que suspender la celebración de este día previsto para el 13 de junio. Como consecuencia, el sorteo de ese día se retrasará hasta el 6 de noviembre. Los números premiados se publicarán en la página web de la ikastola.
Ikastola Eguneko zozketa azaroaren 6an egingo da. COVID-19aren ondorioz ekainaren 13ko Ikastola Eguna bertan behera utzi behar izan genuen, ondorioz, egun horretan egin behar genuen zozketa atzeratu egingo da azaroaren 6ra. Zenbaki sarituak ikastolako web orrian argiraratuko dira.