Skip to main content

AUBIXAKO EGONALDIAK 2024

Urtero bezala, aurten ere Aubixako egonaldietarako lau txanda antolatuko dira Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara bitarteko ikasleentzat.

Irudia
aubixa

Hauexek dira aurtengo egonaldirako antolatu diren lau txandak:

  1. txanda: ekainak 24 (astelehena) goizean hasi, eta ekainak 26 (asteazkena) eguerdira arte.
  2. txanda: ekainak 26 (asteazkena) eguardian hasi, eta ekainak 28 (ostirala) arratsaldera arte.
  3. txanda: uztailak 1 (astelehena) goizean hasi, eta uztailak 3 (asteazkena) eguardira arte.
  4. txanda: uztailak 3 (asteazkena) eguardian hasi, eta uztailak 5 (ostirala) arratsaldera arte.

Aubixako egonaldiarekin haur bakoitzaren autonomian aurrera egitea eta euskararen ahozkotasuna indartzea lortu nahi da.

Txanda bakoitzean gehienez 40 ikaslek joateko aukera izango dute. Irizpide hauek kontuan izanik antolatuko dira txandak:

  • Hasiera batean txanda bakoitza maila bakoitzeko ikasleentzat zuzendua egongo da, beti ere, 160 ikasleko kopurua gainditzen ez bada eta maila bakoitzean 40 ikasleko kopurua gainditzen ez bada.
  • Mailaren batek 40 ikasleko kopurua gainditzen duenean:
    • Ahalik eta haur gehien joateko asmoz, taldeak nahastatu egingo lirateke.
  • 160 ikasleko kopurua gaindituko balitz:
    • Lehentasuna gazteenek izango dute, nagusiek beste entitate batzuk antolatutako udalekuak baitituzte.
    • Nagusienen artean, izena eman dutenekin zozketa egingo litzateke. Zozketa hau, maila horretako guraso arduradunek egin beharko lukete.

Izena emateko galdetegia martxoan bidaliko zaie familiei. Interesatuok galdeketa orria martxoaren 18rako bete beharko duzue. Epez kanpo izen eman nahi duenak ez du aukerarik izango.

Prezioa 95 € izango da (gutxi gorabehera), %50a hurrengo fakturazioan kobratuko da aurrerapen gisa eta behin izena ematean lehenengo kopuru hau ez da itzuliko.