Skip to main content

Mendaroko XIX. euskarazko ipuin lehiaketa

Mendaroko XIX. euskarazko ipuin lehiaketa martxan jarri du Mendaroko Udalak. Lehiaketa hiru mailatan banatuta dago: lehendabizikoa LH1etik LH4ra bitartekoak, LH5etik DBH 2ra bigarrena, eta DBH 3 eta 4ko ikasleentzat hirugarrena.

mendaro

A MAILA: LH1 LH2 LH3 LH4

IPUINA ILUSTRATU: Ipuina irakurri eta ondoren marrazki bat egin.

Ipuinaren kopiak PDF eran dituzue azpian, eta udaletxean, ludotekan, gaztelekuan eta liburutegian ere egongo dira.

A4 tamainako orrian egin behar da eta margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.

 

B MAILA: LH 5 LH 6 DBH 1 DBH 2

ILUSTRAZIOA IPUIN BILAKATU. Ilustrazioa oinarritzat hartuz ipuin bat egin.

Ilustrazioaren kopiak PDF eran dituzue azpian, eta udaletxean, ludotekan, gaztelekuan eta liburutegian ere egongo dira.

Ipuinak euskaraz idatziak izango dira, eskuz edo ordenagailuz idatzita eta gehienez 2 orrialdekoak.

 

C MAILA: DBH 3 DBH 4

KOMIKIA OSATU Ematen den komikiaren bunbuiloak bete.

Parte hartzeko orri eredua, PDF eran duzue azpian, eta udaletxean, ludotekan, gaztelekuan eta liburutegian ere egongo dira.

Eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak.

Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira.

 

MAILA BAKOITZEKO IRABAZLEARENTZAT: 100€TAN BALORATUTAKO SARIA

PARTE HARTZEN DUTEN GUZTIENTZAT OROIGARRIA 

 

Lan guztiak 2023ko abenduak 3 baino lehen aurkeztu behar dira, Mendaroko Udalean. Posta arruntez, eskura edo emailez; MENDAROKO UDALA Herriko Enparantza 1 zkia. 20850 Mendaro / kultura@mendaro.eus

*Lan guztiak datu hauekin aurkeztu behar dira: Izen abizenak, ikastetxearen izena, maila eta telefonoa.

*Emailez, WORD edo PDF formatuan bakarrik bidali daitezke. Ez da onartuko bestela iritsitako lanik.

Ez da epe horretatik kanpo aurkeztutako lanik onartuko. Aurkeztutako lanak, Mendaroko Udalaren jabetzara pasako dira. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, lehiaketa epairik gabe utzi ahal izango da.

 

Azken albisteak

Irudia
DBHko ikasleek aukera paregabea izan dute Debabarrena bailarako geologia gertutik ezagutzeko. Hitzaldiaren bidez, gure inguruko lur motak, paisaiaren ezaugarriak eta kobazuloek gordetzen duten ondare naturala hobeto ulertzeko aukera izan dute.
Irudia
XVI. CONFINT topaketa ospatu da Urdaibaiko Ekoetxean. Bertan, gure ikastolako IRAES taldeko hiru ordezkari izan dira: Unax Arzamendi, Jakes Gurrutxaga eta Lea Barrutia.
Irudia
Lanbideen gaia lantzen ari dira 5 urteko gelan, eta aste honetan bisita berezi-berezi bat jaso dute. Naiara Martin gerturatu da bere lanbidea azaltzera.
Irudia
Agenda 30eko ikasle ordezkariak ikastolako baratzean egindako lanaren emaitzak jasotzen hasi dira. Azken asteotan, baratzean landatutako barazkiak bildu dituzte: azalorea, azelgak eta eskarolak.