Skip to main content

URRIKO LANDAKETAK

Irudia

Egin dira 24-25 ikasturteko lehengo landaketak.

DBH3-4koek porruak eta azelgak landatu dituzte, DBH1-2koek aldiz brokolia eta azak, LH 1-2koek letxuga berde eta moreak, LH 3-4koek eskarolak, eta azkenik LH 5-6koek espinakak. Jolas orduetan atxurraren kluba arduratuko da horiek ureztatu eta zaintzeaz. Ea ondo hazten diren eta jangelarako produktu osasungarriak jasotzen ditugun.

Azken albisteak

Irudia
DBHko ikasleek aukera paregabea izan dute Debabarrena bailarako geologia gertutik ezagutzeko. Hitzaldiaren bidez, gure inguruko lur motak, paisaiaren ezaugarriak eta kobazuloek gordetzen duten ondare naturala hobeto ulertzeko aukera izan dute.
Irudia
XVI. CONFINT topaketa ospatu da Urdaibaiko Ekoetxean. Bertan, gure ikastolako IRAES taldeko hiru ordezkari izan dira: Unax Arzamendi, Jakes Gurrutxaga eta Lea Barrutia.
Irudia
Lanbideen gaia lantzen ari dira 5 urteko gelan, eta aste honetan bisita berezi-berezi bat jaso dute. Naiara Martin gerturatu da bere lanbidea azaltzera.
Irudia
Agenda 30eko ikasle ordezkariak ikastolako baratzean egindako lanaren emaitzak jasotzen hasi dira. Azken asteotan, baratzean landatutako barazkiak bildu dituzte: azalorea, azelgak eta eskarolak.