Abenduko Gerturatzen Egitasmoaren barruan, saio berezia antolatu da Haurtzaindegiko familientzat. Ekimen honen helburua hilabete honetan ere familiak ikastolara gerturatu eta elkarrekin une atseginak partekatzea da.
Euskararen Egunean, Elgoibar Ikastolak festa eta aldarrikapena eskutik hartuta bizi izan ditu egun osoan zehar egindako ekimenak. Euskarak hartu du erdigunea, baina ez hizkuntza gisa soilik: komunitatea, parte-hartzea eta elkarbizitza izan dira gaurko egunean ardatz.
Sebas Larrañaga izan dugu ikastolan, Ikasketa burua eta irakasle ohia. LHko ikasle nagusiekin aritu da, frankismotik gaur egunera arte euskarak kalean eta ikastolan egin duen bideaz hitz egiten.
Bihar Euskararen Eguna ospatuko dugu Elgoibar Ikastolan, eta berriro ere agerian utziko dugu euskara ez dela soilik hizkuntza bat, baizik eta komunitatea ehuntzen duen haria, harremanak eraikitzen dituena eta gure egunerokoari zentzua ematen diona.