Skip to main content

GIRO EZIN HOBEA JOSE GURRUTXAGA KROSEAN

Irudia

Giro ezin hobea Jose Gurrutxaga XXX. Krosean!

Atzo ospatu zen Jose Gurrutxaga XXX. Krosa eta egunak ez zuen hutsik egin: eguraldi ona, parte-hartze zabala eta giro paregabea izan ziren protagonista.

Goizeko 9:30ean hasi zen eguna, kamisetak eta dortsalak jasotzeko aukera zabaldu zenean. Txikien lasterketek 10:00etan hartu zuten hasiera, adin-taldeen arabera antolatuta, eta ondoren, 10:30ean, helduen ohiko krosa abian jarri zen. Bolatokian, 0-5 urtekoentzako jolasguneak etxeko txikienei une goxoak eskaini zizkien goiz osoan zehar.

Jardunaldia borobiltzeko, 14:30ean Elizpean ospatu zen bazkari herrikoiak ehunka lagun elkartu zituen mahaiaren bueltan, egunari amaiera alai eta parte-hartzailea emanez.

Zorionak parte hartu zenuten neska-mutil, lagun eta korrikalari guztiei, eta eskerrik beroenak antolakuntzan aritu zareten guztiei zein babesleei. Zuek gabe ez zen posible izango!

Jose Gurrutxaga Krosa gure komunitatearen indarra eta batasuna erakusten duen ospakizun bihurtu da, eta atzokoa horren erakusgarri argia izan zen: momentu ahaztezinak eta bizipen partekatuak.

Hurrengo urtera arte! 🏃‍♀️🏃‍♂️🎉

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.