Skip to main content

MATRIKULAZIOA URTE OSOAN ZABALIK

Irudia

Ongi etorri Elgoibar Ikastolara: HH0 eta HH1 matrikulazioa

Elgoibar Ikastolak ateak zabal-zabalik ditu 2025-2026 ikasturterako HH0 eta HH1 etapetan hasiko diren haurrei ongietorria emateko. Ikastolak hezkuntza-proiektu oso bat eskaintzen du, zaintzan, gertutasunean eta haurraren garapen integralean oinarritua.

Lehen pausoak ematen direnetik komunitate baten parte izatea da gure helburua, haurra erdigunean jarrita eta bere erritmoari kalitatez erantzunez. Zuekin batera bide zoragarri hau partekatzeko ilusioz gaude.

Informazioa eta izen-ematea zabalik daude ikasturte osoan zehar. ✨👶

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.