Skip to main content

Gela egonkorra

Irudia

Gela Egonkorraren aurkezpena

Irailean martxan jarri genuen gure Gela Egonkorra, eta poliki-poliki forma hartzen doa. Ikasgela hau ikasleen errealitate, ezaugarri eta interesetatik abiatzen diren ikaskuntza-prozesuetan oinarritzen da.

Gure helburu nagusia ikasleen autonomia sustatzea eta bizitza ahalik eta normalizatuena lortzeko behar dituzten trebetasunak garatzea da.

Proiektu hau langile guztien dedikazioari esker da posible, baina ikastola osoaren inplikazioa eta elkarlana ezinbestekoak dira, egunero egiten dugun lana benetan eraginkorra eta esanguratsua izan dadin.

Eskerrik asko guztioi! Bidea elkarrekin egiten jarraituko dugu. 🤝✨

Azken albisteak

Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.