Portadako irudia
Irudia
Izenburua: Hemen dira gure Erasmus+ Ambassador berriak!
Ikastolan pauso bat gehiago eman nahi dugu gure proiektuen nazioartekotzean, eta horretarako talde berezi bat sortu dugu: Erasmus+ Ambassadors.
Zer da Erasmus+ Ambassador bat? Gure ikasleen artean aukeratutako eragile talde bat da. Beraien eginkizun nagusia Erasmus+ esperientziak (ikasle-trukeak, bidaiak eta proiektuak) ikasleen ikuspuntutik kontatzea eta sustatzea izango da.
Zer egingo dute?
- Esperientzien berri eman ikasgeletan.
- Nazioarteko ikasleei harrera egiten lagundu.
- Europako balioak gure ikastolan zabaldu.
Ekimen honen bidez, ikasleen parte-hartze aktiboa sustatu nahi dugu, komunikazio gaitasunak landuz eta elkarrengandik ikasiz. Gure enbaxadoreak prest daude mundura irekitzeko!