Skip to main content

KORRIKA ELGOIBARREN

Irudia

πŸ”₯KORRIKA ELGOIBARRERA IRISTEN DA!πŸ”₯

πŸ“… Zapatuan, martxoak 28
πŸ•’ 19:26an sartuko da herrira (Azkarateko tuneletik)

Euskararen aldeko lasterketarik handiena badator, eta gu ere bertan izango gara! πŸ’ͺπŸƒβ€β™‚οΈπŸƒβ€β™€οΈ

πŸ“ Hemen hartuko dugu lekukoa:

- Ikastolako langileak πŸ‘‰ Maalan (Malape parean).
- Ikastolako familiak πŸ‘‰ San Frantzizko kalean (Kartutxo parean).

Herrian zehar ibiliko da lekukoa, eta Maalan ongietorria egingo zaio giro apartarekin 🎺 (Mauxitxa txarangarekin!)

✨ Animatu eta etorri gurekin korrika egitera edo bidea animatzera!
Eman dezagun bultzada euskarari! πŸ’š

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.