Skip to main content

MENDI IRTEERA

Irudia

Oraingoa apririlaren12an egingo dugun irteera berezi batekin gatoz. Arbileko koba.

Irteera hau Morkaikok, Atxutxiamaika eta  Elgoibarko Basobizian artean antolatzen dugun natur irteeren parte da.  Irteera honetarako Morkaiko Leizarpe Espeologia taldearen laguntza izango dugu.

Beti bezala Mintxetako parkinean 9:30etan elkartuko gera, denok batera Lastur aldera joateko. Dena dela, ibilbidearen abiapuntua 10:00etan Lasturreko plazan izango  da. 

Arbil-eko kobara joateko Debaruntz doan kanaleko ibilbidea hartuko dugu. Joan eta etorri bide berdinetik izango da.

Bidea ez da batere zaila eta ederra da benetan. Paraje geologiko paregabea.

Kobara bisita motz bat egingo dugu. Bidean eta koban bertan inguruko geologiaz azalpen erraz batzuek izango dira.

Kobara sartzeko derrigorrezkoa da mendiko botak, kaskoa eta frontala ekartzea.

Nahiz eta kobara ez sartu ibilbidea bera ere ederra da eta merezi du.

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.