Skip to main content

HERRI URRATSERA AUTOBUSA

Irudia

 

HERRI URRATS-era AUTOBUSA

 Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Elgoibar Ikastolak. 

Maiatzaren 10ean ospatuko da Herri Urrats, Senperen, eta bertara joateko autobusa antolatu du Elgoibar Ikastolak.

  • Irteera ordua eta tokia: 9:00etan, Txankakuako autobus-geltokian.
  • Itzulera-ordua: 18:30ean irtengo gara Senperetik.
  • Izena emateko: Elgoibar Ikastolan (Maiatzak 7 izango da izena emateko azken eguna.)

12na euroko ekarpena egingo du bakoitzak. Izena ematerako orduan ordainduko da Elgoibar Ikastolan.

Autobusa aurrera ateratzea jasangarria izan dadin, gutxienez 40 lagunek eman beharko dute izena. Beraz, planaren berri inguruan ahalik eta gehien zabaltzeko eskatzen diegu herritarrei.

Ohar garrantzitsuak:

  • 14 urtez azpikoak heldu batek lagunduta joan beharko dira.
  • 14-18 urte bitarteko gazteen kasuan, tamalez, gure herria oraindik bi estaturen muga administratiboek bereizten dutenez, adingabeak atzerrira irteteko baimena aurkeztu beharko dute autobusera igotzerakoan. Baimen hori lortzeko gaztea eta bere gurasoak Ertzaintzaren bulego batera joan behar dira ezinbestean.
  • 40 laguneko langara iritsi ezean, autobusa bertan behera geratuko da eta dirua itzuliko diegu izena eman dutenei.
  • Izena emandako ordenan gordeko dira lekuan autobusean.
Fitxategiak

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.