Skip to main content

MUSKURUTXUKO LURSAILA

Irudia

Felix Etxeberria “Parapan” Elgoibar Ikastolako sortzaile eta sustatzaileetako bat izan zen, euskaltzale sutsua eta ikastolaren proiektuarekin erabat konprometitutako pertsona. Bere bizitzan zehar erakutsitako atxikimendu horren adierazgarri, bere ondarearen zati bat, Muskurutxun kokatutako lursail bat, ikastolari dohaintzan utzi zion.

Dohaintza hau aukera paregabea da guretzat, ez bakarrik bere ekarpena aitortzeko, baizik eta etorkizunera begira balio handiko espazio bat garatzeko. Gure asmoa da, Baso Biziak Elkartearekin elkarlanean, lursail hori ikastolako egungo eta etorkizuneko ikasleentzat erreferentziazko gune bihurtzea: gure sustraiak sendo mantentzeko, egindako lana aitortzeko, eta ikuspegi ekologista zein naturarekiko sentsibilitatea lantzeko balioko duen eremu bizia

Helburu horrekin, lehen urrats gisa, apirilaren 25ean, larunbatean, lursailaren zainketa eta txukuntze lanak abiatu genituen. Ikastolako komunitateko hainbat bolondres bertaratu ginen ingurua ezagutu eta garbiketa lanak egitera. Eguraldia alde, goiz polita igaro genuen eta txikienek ere gozatu zuten.  Indarberritzeko, mokadutxo batekin eman genion amaiera goizari.

Benetako esperientzia izan zen. 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.