Skip to main content

LANBIDEAK HH5

Irudia

Lanbideen gaia lantzen ari dira 5 urteko gelan, eta aste honetan bisita berezi-berezi bat jaso dute.

Naiara Martin gerturatu da bere lanbidea azaltzera. Oinherrin egiten du lan, eta Euskal Herri osoan zehar aritzen da, haurren behar eta nahiei erantzuna ematen.

Bere azalpenetan argi utzi du zein garrantzitsua den BOROBILEAN ⭕ lan egitea: elkarlanean, guztion iritziak entzunez eta kontuan hartuz, helburu amankomunetara iristeko.

Ideia hori praktikan jartzeko, arkatz kooperatibo batekin marrazki bat egin dute.  Elkarlanaren indarra bertatik bertara bizitzeko aukera paregabea izan da!

Eta, gainera… sorpresa bat ere izan dute! Naiarak Porrotx-ekin egiten duen lanari esker, berak ere bere lanbidearen inguruko hainbat kontu partekatu ditu.

Bisita aberasgarria eta benetan berezia izan da guztiontzat. 

Eskerrik asko, Naiara eta Porrotx! ❤️🧡💛💚💙💜

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.