DBHko ikasleek aukera paregabea izan dute Debabarrena bailarako geologia gertutik ezagutzeko. Hitzaldiaren bidez, gure inguruko lur motak, paisaiaren ezaugarriak eta kobazuloek gordetzen duten ondare naturala hobeto ulertzeko aukera izan dute.
Horrelako saioek ikasgelan lantzen diren edukiak errealitatearekin lotzen laguntzen dute, ikasleen jakin-mina piztuz eta ingurunea beste begi batzuekin behatzeko aukera eskainiz. Gure ingurunea ezagutzea eta baloratzea ezinbestekoa da ikaskuntza esanguratsua eraikitzeko.
Eskerrik asko Angel Maria, partekatutako azalpen eta esperientziagatik!
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.