Skip to main content

MUFOMI MUSEOA LH3

Irudia

LH3ko ikasleak MUFOMI museoan

LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.

Jarduerak ikasleei ura baliabide ezinbestekoa dela ulertzen laguntzen die, eta, aldi berean, ingurune hurbileko uraren historia eta ezaugarriak ezagutzeko aukera eskaintzen die. Esperimentuen bidez ikasteak jakin-mina pizten du, eta saioa esperientzia hezigarri eta atsegin bihurtzen da.

Ikasteko eta gozatzeko aukera bikaina izaten ari da LH3ko ikasleentzat.

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.