Skip to main content

AGUR ETA LASTER ARTE!

Irudia

🎓✨ Agur eta laster arte, DBH 4ko ikasleok! ✨🎓

Atzo, erdiko aretoan, zuen ikastolako ibilbideari amaiera emateko diploma banaketa ekitaldia ospatu genuen.

Zuetako asko gurekin hazi eta hezi zarete, txiki-txikitatik: lehen urratsak, lehen lagunak, ikaskuntzak, erronkak eta bizipen ahaztezinak elkarrekin partekatu ditugu. 💙

Orain, etapa berri bati ekingo diozue, ilusioz eta ametsez beteta. Ziur gaude hemen ikasitako guztia bidelagun izango duzuela aurrerantzean.

Eskerrik asko urte hauetan guztietan gurekin egoteagatik. Zuen irribarreek, ahaleginak eta bizipenek aztarna utzi dute gure ikastolan, eta zuen arrastoa beti izango da gure historiaren parte. 🍀✨

Zorte on bide berrian. Ziur gaude etorkizunean ere harro egoteko arrazoi ugari emango dizkiguzuela. 💫

 

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.