Skip to main content

KMK LAZKAO | AUTOBUSA ANTOLATU DUGU!

Irudia

Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu.

Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.

Autobusaren informazioa:

  • Irteera: 08:30ean, Txankakuako autobus geltokitik.
  • Itzulera: 19:30ean.
  • Prezioa: 15 € pertsonako.
  • Izen-emateko azken eguna: irailaren 28a.
  • 14 urtez azpikoak heldu batek lagunduta joan beharko dira.

Autobusean plaza erreserbatzeko, izen-emate galdetegia bete eta 15 €-ko ordainketa egin beharko da honako kontu honetan:

Euskadiko Kutxa: ES92 3035 0007 2200 7000 1071
Titularra: Pedro Miguel Urruzuno S. Coop.
Kontzeptua: KMK26 + izen-abizenak

Plazak mugatuak izanez gero, ordainketak jasotako hurrenkeraren arabera esleituko dira.

👉 AUTOBUSEAN IZENA EMAN

Iaz Elgoibar, aurten Lazkao. Orain guri dagokigu iaz jaso genuen babes eta laguntza hori itzultzea.

Animatu eta zatozte gurekin!

Kilometroak, elkarrekin! Bazatoz? 💚

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.