Skip to main content

ELOSU-POLPOL MENDI IRTEERA

Irudia

Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea da.

Udazkenak kolore bereziz janzten ditu gure inguruko basoak, eta sasoi ezin hobea da Irukurutzeta-Elosu inguruko parajeak ezagutzeko. Oraingoan, pagoen artean ibiliko dira mendizaleak, Elgoibarko mugetan dagoen ingurune natural ederraz gozatzeko.

Ibilbidea Elosun hasiko da, bertan autoak utzi ondoren. Handik Elosumendi gainera igoko dira parte-hartzaileak, eta, ondoren, pagadi artean doan bide eder bati jarraituz, Polpolera iritsiko dira. Bidean, inguruko ondare megalitikoa ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste, Keixetako tumulua bisitatuz.

Polpoleko iturrian atseden hartu eta indarrak berritu ondoren, mendiko pista batetik itzuliko dira Elosura. Guztira, 10 kilometro inguruko ibilbidea izango da, 400 metro inguruko desnibelarekin.

Irteera 09:30ean izango da, Mintxetako aparkalekutik, eta bazkalordurako Elgoibarrera itzultzea aurreikusten da. Nolanahi ere, nahi duten familiek inguruan egun-pasa egiteko aukera ere izango dute.

Ekintza helduei zein haur eta gaztetxoei zuzenduta dago, eta aukera paregabea izango da mendiaz, naturaz eta elkarrekin igarotako denboraz gozatzeko. Adingabeek ezin izango dute bakarrik parte hartu; guraso edo arduradun batekin joan beharko dute.

Antolatzaileek ohartarazi dute eguraldiaren arabera ibilbidean aldaketak egon daitezkeela. Era berean, eguraldi txarragatik abisu edo alertarik ezarriz gero, irteera bertan behera geratuko da.

Animatu eta etorri gure inguruko txoko ederrak elkarrekin ezagutzera!

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.