Irudia
Antzerkia, dantza eta ingelesa Herriko Antzokian!
Elgoibar Ikastolako HH5etik DBH2ra bitarteko ikasleek ingelesezko antzezlanak ikusteko aukera izan dute Herriko Antzokian, Face to Face konpainiaren eskutik.
Antzerkia, musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizunaz gozatu dute, eta ikasle batzuek eszenatokira igotzeko aukera ere izan dute!
Esperientzia dibertigarria eta aberasgarria, ingelesa modu ludikoan lantzen eta hizkuntzarekin gozatzen jarraitzeko.