Skip to main content

Ikastolako Berriak

Irudia
Irailaren 6an ikasturte berriari hasiera emango diogu. Gogoratu eskola egutegia eta sarrera-irteeren ordutegia eta kokalekua Ikastolako webguneko "INFORMAZIO PRAKTIKO" atalean ikusgai dagoela. Laster ikusiko gara elkar!
Irudia
“Biharko Ikastolak behar ditugu biharko Euskal Herria eraikitzeko”. Esaldi horrekin laburbildu ditu Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak, larunbatean, Iruñean, Ikastolok egin genuen Zazpigarren Batzarrean hartutako erabakiak.
Aubixako aurtengo egonaldiak iritsi dira amaierara. Ekintzaz beteriko egun eta gauak izan dira, txanda bakoitzean hainbat bizipen desberdin pilatuz. Horra bertatik iritsi zaizkigun argazki batzuk. Irudi guztiak ikusgai dituzue gure Alexian, "Galeriak" atalean.
Ostiralean izan da TANTA txartelen zozketa eta 54.288 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria. Anoetako Herri Ikastolak banatu du zenbaki sariduna, eta jabeak hilabete bateko epea izango du saria eskuratzeko. Andres Urrutia notarioaren aurrean egin da zozketa, eta ordezko zenbakia (66.204) Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolak banaturikoa da.
Elgoibar Ikastolak “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin bat egin du gaur, Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak ikastolei luzatutako erronkari erantzunez. Elkartasun argazkia ikastolako kanpoko pistetan atera dugu. Atxikita bidaltzen dizuegu kanpainari buruzko informazioa.
Ostegun arratsaldean ospatu genuen DBH 4. mailako ikasleen Agurra ekitaldia. Modu xumean buruturiko ospakizuna izan zen, mailako ikasleekin batera gurasoak ere bertan izan zirelarik. Irudietan ikus daitekeenez, ikasleen partehartzeak blaitu zuen ekitaldia.