Skip to main content

NAFARROA OINEZ 2024 ZANGOZAN

Irudia

2024ko Nafarroa Oinez, datorren igandean, urriaren 20an ospatuko du Zangozako Ikastolak Piztu leloari atxikita.

Asteburu osoan izango da zerekin gozatua Zangozan, hilaren 19an hasita. Hilaren 20ko egunerako, 3,5 kilometroko ibilbidea hiru gunetan banatu dute. Izena jarri diete: Piztu, Mintzatu eta Gozatu. Kontzertuak, dantza, tailerrak eta askotariko ekitaldiak izango dira. Gaztetxoenek Erronkan parte hartzeko era izango dute: Nafarroako 11 ikastolatako nerabeak ariko dira norgehiagokan.

Informazio gehiago: 

Nafarroa Oinez

Oinez asteburua

 

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.