Abenduaren 18an LH 4. mailako ikasleak Energia gaiari amaiera emateko Mutrikuko olatu plantara egin zuten bidaia. Txango honen helburua, aurrez landutako ENERGIA gaia sakondu eta itsaso energia bertatik bertara ezagutzea izan da.
Ikastolako Berriak
Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleek Buruhandiak egin dituzte gelan, eta sortutako emaitzak erakusteko asmoz, Haur Hezkuntzako 3 urtetik gorako geletatik pasatu dira erakusketa ibiltarian, Lehen Hezkuntzako 1. maila bitarte. Irudian azaltzen den bezala, burututako eskulanak bikainak izan dira. Ikaragarriak!
Aniztasun Funtzionala duten pertsonen inklusioaren aldeko elkartea da Marea Urdina. Hainbat ekintza desberdin sortu ditu bere ibilbidean, eta horietako bat iritsi zaigu egunotan geletara: urte berrirako kalendario berria. Irudian, ikastolako hezkidetza-bizikidetza arduradun guztiak bildurik egutegia eskuetan dutela.
Garapen jasangarria, ingurumena eta energia berriztagarrien tailerrak garatzen dituen EKOOIZ elkarteko ordezkari den Joseba egon da astearte goizean LH 4.mailako ikasleekin energia tailerra burutzen. Agenda 30eko helburu bat den energia gaia landu dute 1.ebaluazioan, eta landu dutena borobiltzeko antolatu da saio hau.
Astelehenean ospatu zen ikastolan euskararen eguna. Goizean goizetik hasita, ekintza desberdinak burutu ziren etapa guztietan. Argitxori egindako ohiko agurraz gain, antzerki eta ipuin kontakizunak izan zituzten HHn, eta ohiko jolasak LHko etapan. Aarratsaldean, txokolatadarekin amaitu zen eguna.
Morkaiko mendizale elkarteak Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolatutako mendi irteeren baitan, abenduak 3an Elgoibartik-Soraluzera mendi irteera burutu zen.
https://barren.eus/albisteak/euskara/10377-bideoa-euskararen-historia-soziala-elgoibarren
LH5.mailako ikasleek, bi egunetan ludoteka berria bisitatu dute eta bertan, espazioa ezagutzeaz gain, bertako eskaintza zein den lehen eskutik jakin dute eta bertara apuntatzeko bidea ezagutu.
Pagination
- Previous page
- 46 orria
- Next page