Skip to main content

Morkaiko mendi irteerak

Morkaiko mendizale elkarteak, Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolatzen dituen mendi irteeren baitan, irteera berria proposatzen digu urtarrilaren 21erako: Zumaia-Zarautz ibilbidea. Oraingoan kosta aldera egingo da mendi irteera, Zumaiatik Zarautzera joatea proposatzen baitigute oinez.

Elgoibarko geltokian 9:20ko trena hartu eta Zumaiara joango gara. Zumaiatik ekingo diogu ibilbideari. Santiago hondartza ondotik Getaria eta Zarautz aldera joko dugu. Eguneko aldaparik haundienak hasiera izango ditugu. Ibilbide guzia mahasti artean egingo dugu, Kantauri itxasoa pare parean dugula. Igande goiz pasa eder bat egiteko ibilbide lasaia. Ibilbide luzetxoa izan arren, ez da zaila. Lasai lasai edozeinek egiteko modukoa. Bazkaltzeko ordurako Elgoibarrera trenez itzuliko gara

 

Zumaia-Zarautz

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/zumaia-zarautz-gr-121-7618991

Luzera:+/- 9 Km

Desnibela: +/- 350 m

Irteera: 9:20. Elgoibarko tren geltokian

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da. 
Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzazke.

Eguraldia dela eta, abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.