Skip to main content

Erasmus +

 

Erasmus +

 

Eleaniztasuna eta kulturartekotasuna lantzen urte askotan pilatutako esperientzia baliatuz (hortxe da, horren isla, Litherland High Schoolekin 20 urtez! izan dugun Elkartrukea programa), eta helburu eta asmo horiei segida eman nahian, ikasturte honetan Erasmus+ programan parte hartzea erabaki du Elgoibar Ikastolak, eta onartuak izateko lehiaketa gainditu ostean baietsia izan da bere eskaera bertan parte hartzeko.

Honenbestez, 2022-23 Ikasturtean Elgoibar Ikastolak Erasmus+ izeneko Europa mailako proiektuan hartuko du parte.  Hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola bultzatzeko Europar Batasuneko Erasmus + programak, aurten, hiru herrialdetako beste hainbeste ikastetxe bilduko ditu:

  • Elgoibar Ikastola (Euskal Herria)
  • Lycee des metiers du batiment petit manoir (Martinika)
  • Istambul anadolu lisesi (Turkia)

Bi urtetarako proiektu honetan aurten DBH 3ko ikasleek hartuko dute parte. Hiru ikastetxeon artean gure eguneroko jardunean eta ikasleen garapenean eragina duen arazo bat behatzea eta aztertzea eta prebentziorako materiala sortzea eta zabaltzea izango dira proiektuak planteiatzen dizkigun erronkak. Gaia zibersegurtasuna izango da, eta, bertan, gazteen jokabidea aztertzen eta garatzen saiatuko gara.

Programaren helburua, beraz, hirukoitza da:

  • Tresna teknologikoen erabilpenean trebatzea
  • Ziberjazarpena aztertzea 
  • Partaideon esperientzia eta jarduera onak bilduko dituen web orria garatzea 

Bi urte hauetan proiektuak fase desberdinak izango ditu. Batetik, Ikastetxe herri eta ikasleen elkar ezagutza ematea. Programaren garapenean lau hizkuntza erabiliko dira: euskara, ingelesa, frantsesa eta gaztelania. Horretarako, hiru herrialdeotan bilerak, ikasle eta irakasleen hainbat trukaketa eta azken horien formazio-saioak antolatuko dira. Eta bertatik bertarako bidaiez gain, hiru ikastetxeetako ikasleek bideodei desberdinetan hartuko dute parte.

Lehen kontaktu honen ostean, egonaldi desberdinen txanda zabalduko da: abenduan ikastolako ordezkaritza bat abiatuko da Martinikara, bertan egonaldia egitera. Tarteka izango ditugun gainerako bilkura birtualen ondoren, aurrerago etorriko da Turkiako egonaldia