Prest dira gure ikasleak datorren astean Martinikara joateko! Erasmus + programaren baitan, abenduaren 3an abiatuta Elgoibar Ikastolako ordezkaritza bat Martinikako Lycee des metiers du batiment petit manoir ikastetxearekin lankidetza zuzenean arituko da Frantziako itsasoz haraindiko departamendu horretan, Karibe itsasoko uharteetan, Euskal Herritik 7000 Kilometrotara.
Ziberjazarpena izanik ikastetxe bien artean berariaz landuko den eremua, kultura eta kurturartekotasunarekin batera eleaniztasuna lantzeko parada izango dute, bertatik bertara, ikastolako ordezkaritza osatuko duten ikasle laukoteak eta bi irakasleek. Hala, lehen gaua Parisen igaro ostean, abenduaren 4an Martinikara abiatuko dira. Bertan, besteak beste Fort de France ezagutzeko aukera izango dute, eta baita "Savane des esclaves" parke turistiko eta kulturala ere, Martinikako 400 urtetako historia ezagutzeko.
Zortzi egunetako bisita egin ostean Elgoibarrera itzuliko dira berriz ere, Europa mailako proiektu honetan lankidetzan hemetik jarraitzeko.