Gaur Ander Muxika musikariaren bisita izan dute LH 4. mailako ikasle eta irakasleek. Urte guztian zehar ikasitako euskal kantak abesteko aukera izan dute, baita bere esperientziaz solasean aritzeko ere. Eskerrik asko, Ander!
Ikastolako Berriak
Ikasturteari amaiera emateko, gure txikienen erakustaldia izan genuen atzo Ikastolako Erdiko Aretoan. Irudian ikusten den bezala, ekitaldiak gurasoen parte hartzearekin kontatu zuen, eta musikaz eta dantzaz beteriko giro alaian ospatu genuen.
Arabako Ikastolen jaia ospatuko da igandean. Mugarik gabe, euskaraz bizi, hezi eta hazi nahi duten guztientzat. Mugaezin Araban euskara!
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek astean Zuhatzako uhartera egindako irteeraren irudiak partekatzen dizkzuegu. Ikus daitekeenez, primeran aritu dira!
Pasa den astean, maiatzaren 27an, LH6. mailako ikasleek ospatutako Azoka Solidarioa izan genuen albiste. Bertan lortutako diru irabaziak Elgoibarko Nuala elkarteari eman genizkion eta diruaren entrega egiteko Ikastolaren eguna, ekainaren 1a, aprobetxatu genuen. Nuala elkarteko Anton eta Mikel partaideak ikastolara hurbildu ziren eta argazki bat atera genuen beraiekin.
Naia Arrizabalaga eta Irune Basagoiti bertsolarien bisita izan dugu astean Lehen Hezkuntzako 4. mailan. Saio honekin amaiera eman diote urte guztian landutako bertsolaritza saioei. Horra azken saio horretan ateratako irudiak.
Pagination
- Previous page
- 39 orria
- Next page