Aste honetan gure ikasleak energia tailerrak jasotzen ari dira Ekooiz Elkarteko Joseba Zabalaren eskutik. Ikastolako hainbat mailatako ikasleak pasako dira bertatik: Abenduan LH4koek jaso zuten bezala, aste honetan LH2, LH6 eta DBH2ren txanda izan da.
Ikastolako Berriak
Irudian agertzen den bezala, ikastolako atarian hasita herri osoan zehar aritu ziren astelehenean Lehen Hezkuntzako maila desberdinetako ikasleak, herri osoan zehar makil hotsa entzunaraziz. Hona Ikastolak ateratako bideoa egun horren inguruan.
P.M. Urruzuno Kooperatibako Ohiko Batzar Nagusia ospatu zen urtarrilaren 30ean. Bertan, iazko ikasturteko kudeaketa eta balantze ekonomikoak onartu ziren eta ikasturte berrikoak ezagutzeko aukera ere izan genuen. Jon Lizarralde lehendakariaren eta Erretore Kontseilu berriztuaren estreinaldiko agerpenak izan genituen. Era berean, Itziar Ondarra Ikastolako zuzendariaren aurkezpena izan zen Batzar Nagusi batean.
Ikastolako baratzak bizi-bizi dirau. Izadiko bizidun guztiak bezalaxe naturako aldagai askoren menpe. Asteotan prozesu biologiko horiek aztertzeko aukera izan dugu beratik bertara.
Iazko ikasturtearen amaieran STEM School Label COMPETENT ziurtagiria lortu genuen eta lanean jarraitu ondoren, orain hurrengo maila lortu dugu, PROFICIENT. Ziurtagirin honek STEM Eskolako estrategiaren ikuspegi aurreratua ematen digu. STEM Eskola Label ziurtagiriak gure ikastetxea online autoebaluazio tresna baten bidez ebaluatzeko aukera ematen digu, STEM ikastetxea definitzen duten irizpideen arabera. Zorionak!
SD Eibar Fundazioak "EUSKARAREN BALOIA" proiektua jarri du abian, ipuin baten eta kirolaren bidez, gazteenen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz.
Lehiaketan parte hartzeko luzatu ziguten gonbidapenari baiezkoa emanez, asteazkenean Ipuruara joan ginen sortu ditugun bertsoak aurkeztera.
Pagination
- Previous page
- 40 orria
- Next page