Ostiral honetan, ekainak 16, ospatuko da DBHko ikasleen artean 2022-23 patata tortila txapelketa.
Ikastolako Berriak
Irakurzaletasuna sustatzeko helburuz 2022-23 ikasturte honetan “Irakurlagun” deritzogun ekimenaren 8 saio egin dira DBH3. eta LH1. mailako ikasleen artean. Ekainaren hasieran izan dira azken saioak.
Hamalau urteren ondoren, Ikastolen Elkarteko lehendakari postua utzi du Koldo Tellituk.
Beste astebetez gure ikasleek arlo ezberdinetan egin duten lanketa biribiltzeko helburuz irteera- eta emanaldi-pedagogikoak izan dituzte. Hona hemen laburpena.
Gurasoak eredu gara euskararen erabileran. Ekainaren 10ean, Ikastola Egunean, erronka botatzen dizuegu gerturatzen zareten guraso guztiei Ikastolako sarreran pegatina jarri eta euskara hutsean jarduteko. Izan gaitezen eredu! Banoa banixe, *GURASUOK EUSKARAZ*, bai horixe!
Larunbat honetan, hilak 10, Ikastola Eguna ospatzen dugu. Goizean goizetik ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dugu ikasturtea biribiltzeko antolatu den festa honetan. Animatu zaitezte eta etorri gurekin ondo pasatzera!
Pagination
- Previous page
- 56 orria
- Next page