Skip to main content

Laboratoriumera eta Intxortara irteera DBH4

Bigarren hezkuntzako azken urteko ikasleek urteroko irteera izan dute astean Bergara eta Elgetara. Biologia eta Geologia hautazko arloa ematen ari direnek Bergarako Laboratoriuma bisitatu dute, bertan gelan ikasitako hainbat gai laborategiko esperimentazioaren bitartez lantzeko. Bestetik, gainerako ikasleek Elgetara egin dute, bertako Memoria historikoaren euskal interpretazio zentroari bisita egitera. Ondoren Intxorta inguruko lubakiak ikustera abiatu ziren, gerra zibilaren ibilbide istorikoa eginez. Goiz pasa interesgarria benetan.

Laboratorium

Azken albisteak

Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.