Skip to main content

Ikastolako Berriak

Morkaiko mendizale elkarteak Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolatutako mendi irteeren baitan, abenduak 3an Elgoibartik-Soraluzera mendi irteera burutu zen.
https://barren.eus/albisteak/euskara/10377-bideoa-euskararen-historia-soziala-elgoibarren
LH5.mailako ikasleek, bi egunetan ludoteka berria bisitatu dute eta bertan, espazioa ezagutzeaz gain, bertako eskaintza zein den lehen eskutik jakin dute eta bertara apuntatzeko bidea ezagutu. 
LH6. mailako ikaskeek, “Proiektu komunitarioa” ikas arloaren barruan, ekintza solidarioak lantzen ari dira. Gipuzkoako Elikagaien Bankua udazkeneko janari bilketa burutzen ari da Elgoibarren azaroaren 24an eta 25ean, eta bilketa egin ahal izateko boluntarioak behar zituztenez, gaur goizean, ikasle hauek supermerkatu ezberdinetan aritu dira Elikagaien Bankuko txokoetan, jasotakoaren antolaketan laguntzen.
2024ko Egutegiaren aurkezpena eta marrazki lehiaketaren sari-banaketa azaroaren 27an, astelehena, izango da, 19:00etan, Aita Agirre kulturguneko 1. solairuan dagoen areto nagusian.
Santa Zezilia egun handia ospatu dugu ikastolan. Eguraldiak hala aginduta, ikastolan bertan egin behar izan ditugu ekintza guztiak. Hala, erdiko aretoaren inguruan bilduta, bertatik pasatu dira Lehen Hezkuntzako haur guztiak mailaz maila beraien emanaldiak aurkeztera.